Photo Gallery - Argazki Galeria
Shopping Cart
Your Cart is Empty
Quantity:
Subtotal
Taxes
Shipping
Total
There was an error with PayPalClick here to try again

Lagun agurgarriak, Azaroaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 19:30etan New York hirian bizi diren euskaldunen topaketa bat ospatuko da New Yorkeko Euzko Etxean. Ekitaldi hau Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak eta New Yorkeko Euzko Etxeak elkarrekin antolatuta izango da. Hirian bizi diren euskal komunitateko kide berriak ezagutzeko eta jada aurretik ezagutzen ditugun lagunak berriz ikusteko aukera paregabea izango da. Ekitaldian parte hartu nahi izanez gero, mesedez bidali konfirmazio e-mail bat azaroak28, asteazkena, baino lehen ondorengo helbide elektronikora: [email protected] Eskerrik asko. Agur bero bat, Jorge Fernandez Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaria Tokia: New York Basque-American Center - Euzko Etxea New York Helbidea: 307 Eckford St, Brooklyn, NY 11222 Data: azaroak 30, ostirala, 19:30etan Oharra: Ekitaldian pintxoak eta edariak eskainiko dira. Ondoren Euzko Etxeko barra irekiko da eta edariak erosteko aukera egongo da.
« Back to Gallery | 9 Photos |
1 - 9 of 9 Photos |
![]() |
/